Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Yuli (2018) trailerra

Dokumentuaren akzioak

Yuli (2018) trailerra

2019/01/31 09:31

Carlos Acosta dantzari kubatarraren bizitza du ardatz Iciar Bollainen "Yuli" filmak. Datozen egunetan emango diren Goya sarietarako bost hautagaitza ditu pelikulak, tartean Alberto Iglesias donostiarraren soinu-bandari dagokiona. Billy Ellioten guztiz bestelako ibilbidea erakusten du Yuli filmak, aita baita mutila dantzara behartzen duena eta bere borondatearen kontra nazioarteko dantzari entzutetsua izatera iristen dena. Kubaren aurkia eta ifrentzua marrazteaz gain, dantza irudi zoragarriak ditu filmak; edozein dantza-zalek ikusi beharrekoa. Yuli, Iciar Bollain, 2018.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.