Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak XX. Mendea

Dokumentuaren akzioak

XX. Mendea

Duguna: Karroxa 1993

Xiberoko Maskaradak eta Lantzeko inauteriaren antzezpenaren ondotik, 1993. urteko inauterietan Iruñeko Duguna dantza taldeak Luzaideko Karroxa karrikaratu eta antzeztu zuen, alde zaharreko kaleetan. Karroxa, herri antzezlan satirikoa, 1929. urtean eman zuten azkenekoz Luzaiden. Patxi Laborda Duguna taldeko kideak herri antzerki honi buruzko ikerketa egin eta lan horretan oinarritutako ikuskizuna taularatu zuen taldeak. Kasu honetan Xan Hotz eta Mari Bero bikote bitxiaren ibilerei buruzko epaiketa izan zen antzezlanaren oinarri. Bertsolariak: Patxi Laborda, Joxe M. Bidador. Zuzendaritza eta gidoia: Patxi Laborda. Dantza zuzendaria: Pedro J. Martinez. Musika zuzendaria: Xavier Vazquez. Duguna: Karroxa 1993.

Dokumentuaren akzioak