Dokumentuaren akzioak
XX. Mendea
Eibarko dantzariak 1948
Eibarko dantzarien euskal dantza emanaldi bat 1948. urtean. Gregorio Santa Cruz-en zuzendaritzapean aritzen ziren bai Sección Femenina eta bai Accion Sindical Educacion y Descanso erakunde frankistetan dantzariak 1940 eta 1950eko hamarkadetan. Santa Cruz Batzokian aritu zen dantzan eta dantzak irakasten gerra aurrean, baina gerra ondoren bakarrik diktaduraren mendeko erakundeetan izan zuen baimena dantza taldeak antolatzeko. "Danzas Vascas" izenarekin Noticiario Documentalean (NO-DO) jasotako irudi hauetan, dantzariak txistularien ondotik eskailerak jaitsi eta dantza-saioa eskaintzen ageri dira ondoren frontoian. Banangoaren urratsekin koreografia bat egiten ageri dira neska-mutilak lehenengo, eta arku-dantza eta makil-jokoa dantzatzen ikus daitezke ondoren. RTVE, NO-DO, Eibarko dantzariak, Euskal Dantzak, 1948.
Dokumentuaren akzioak