Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Xabier Itzaina: Euskal Herriko dantzarako soinuaren historia soziala

Dokumentuaren akzioak

Xabier Itzaina: Euskal Herriko dantzarako soinuaren historia soziala

Xabier Itzainaren hitzaldia EKEk Baionako Museoan antolatutako Artxiboa eta Sorkuntza kolokioan. Ipar Euskal Herriko dantza soinularien historia arakatzeko ikerketan dihardu urte luzez Xabier Itzainak. Dantza-jauzien, kabalkaden eta Besta Berrietako martxen doinuak jo izan dituzten musikarien nondik norakoak ikertzen dihardu. XVII. mendetik XX. mendera bitartean Nafarroa Beherean eta Zuberoan aritzen ziren 100 musikari ofizialen datuak bildu ditu.

Ikerlari batek lanaren aurretik eta ondoren markatu beharreko erronkak azaltzen ditu Xabier Itzainak: iturrien bilaketa, datuen irakurketa eta konparaketa eta bildutako informazioaren zabalkundea. Artxibo iturri sakabanatu eta eskasetik,  artxibo corpus bat osatzeko beharra ikusten du eta horretarako erabili ohi diren metodologiei erreparatzen die. Ikusten du gizarteak bere ekintzei esanahia eman nahi izaten diola eta baduela joera atzera, artxibora jotzekoa. Bestaberrien eta Kalbalkadaren kasuak hartu eta ikusten du atzera begiratu beharra dagoela; sorkuntza garaikidea egiteko historia ezagutu, hainbat hautu egin eta iraganaren berrirakurketa proposatzen da. Artxiboa eta Sorkuntza, EKE, Artxibo gordea: Euskal Herriko dantzarako soinuaren historio soziala nola egin eta nola zabaldu? Xabier Itzaina, Baiona, 2021-06-18

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.