Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Verdiere 05 Amikuze 1965 dantza-jauziak

Dokumentuaren akzioak

Verdiere 05 Amikuze 1965 dantza-jauziak

2015/07/29 13:55

Batzuek zigarroa eskuan dutela edo eskua poltsikoan beste zenbaitek, dantzakera patxadatsua ikus dezakegu irudiotan. Desplazamenduak txikiak dira eta leku gutxian borobiltzen dituzte urratsak, beti ere kortak atzera ixten dituztela. Bada une batzuetan nabarmanetzen den dantzaririk, biziago dantzatuaz ala urratsa loratuaz: zote zein doblak bueltan zenbaitetan, erdizkamuxeta antzerako batekin hastea, edo erdizkaren bukaeran jauzi egitea. Gizon zein emakumez osatutako taldea jauziak dantzatzen grabatu zituen 1965an Verdierek Amikuze aldean. Mozketa ugari eta segida laburrak ikus daitezke, eta beraz zaila da jauziak identifikatzea. 

Bideo honetako irudiak Michel Verdierek 1965ean Amikuzen (Bithirina eta Iholdi) grabaturiko sorta bati dagozkio. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Michel Verdiere. Dantza-jauziak, Amikuze, 1965.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.