Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala

Dokumentuaren akzioak

Tradizionala

Cigány tánc - Ijito dantza

Ijitoak dantzan ageri zaizkigu bideo honetan. Hungariako Királyháza herrian grabatutako irudiak dira. Emakumezko bat eta gizonezko bat aurrez aurre dantzan; hankekin urratsak markatzen dituzten bitartean eskuekin txaloak eta kriskitinak jotzen dituzte. Gizonezkoak, momentu batean, eskuekin izterrak eta oinak kolpatuz jauziak egin eta bere trebetasunak erakusten ditu. Bitartean komunitateko kideak inguruan daude dantzariak animatzen. Ijito bikotea gainerako ijitoek osatzen duten korroaren erdian ari da dantzan. Cigány tánc - Ijito dantza, Királyháza, Hungaria.

 

Dokumentuaren akzioak