Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala

Dokumentuaren akzioak

Tradizionala

Uztaritze: inauteriak 2015 Arruntzan zehar

Negua da eta larunbata. Goizeko 9:00ak dira eta ez da inor ikusten kaletik, farola bat konpontzen ari diren adineko bi gizon bakarrik. Gauean bonbillak ez zuen funtzionatzen... Agian ez dago askorik ikusteko horren jende gutxi ibiltzen den parajean. Esan digute inauterietakoak ateratzear direla.

Uztaritzen gaude. Arruntza auzoan. Fresko egiten du (0º inguru, ez hotz, ez bero) eta eguna erdi lainotuta dago. Bat-batean abestia entonatzen entzun ditugu: Frontoi ondoko etxe batean parranda dago. Gerturatu eta gazte batzuek, adeitasunez, barrura sartzeko gonbita egin digute.

Gazte koadrila alaia krepeak eta likoreren bat dastatzen ari dira. Abestiekin giroa animatzen doa. Irteteko momentua iritsi da. Beroan sartzeko, fandango batzuk eta deskantsua, auzoan barrena ibiltzen hasi gara kaskarot martxaren (kantu libreko bertsioan) erritmoan eta ikurrinarekin, taldearen sinbolo identitario gisa. Hasieran sueltoan dantzatu duten neska batzuek laguntzen gaituzte.

Dantza taldea Errobiko Kaskarotak da, Izartxo Taldea eta Muxikoaren parte diren musika hirukotea ere gehitu zaizkie. Kaskarotak dantzatzen dituztenak etengabean ari dira eta eskean ari direnak (kotillun gorriak, ponpierrak eta besta gorriak) etxeetan eskaintzen dietena jasotzeko deabruaren pare egiten dute korri.

Orain hemen gelditzen gara, orain han. Geldialdi bakoitzean dantza bat: makil ttipia, marmutx edo jauziren bat. Adinekoak diote ohikoena makil-dantza zela, baina beti berdina aspergarria egiten da.

Bizilagunen batek gonbidatuta, tarteka, etxeren batera sartzen gara. Tratua ezin hobea da. Hestebeteak, zizka-mizkak eta hainbat edari ez dira atzean geratzen. Horrela, indarrak hartzen dira. Horrela, deskantsua eta lana txandakatzen dira. Hala ere, horren giro berezian, bidean ez dugu inor topatzen. Eta horrela, goiz osoan zehar, beste inauteri batzuetara joateko ordua iritsi arte... Isilean agurtu gara, beraien bidean jarrai dezaten. Honi beste egun batzuek jarraituko diete, beste auzo batzuek eta horrela urtez urte.

OHARRA: Uztaritze bertako inauteriak mantentzen dituen Lapurdiko herri bakarrenetakoa da. Alde batetik, tradizionaltzat ditugunak eta XIX. mendetik ahozko transmisio bidez jasoak. Bestetik, Hartzaro festibala: berria, egungoa, etengabe aldatzen doana, dibertsioa, masiboa... sua eta zikloaren amaiera.

Inguru horretan (Arruntza) Pantxika Zubiria bizi zen, 2017ko azaroan hila, dantzaria eta Euskal Dantzarien Biltzarreko kide eta idazkari ohia. Ikusi: “Erregin bat galdu dugu, Pantxika Zubiriak utzi gaitu”.

Irudiak: Luis Fernando Gonzalez, Kaskarotak, Uztaritze, 2015-07-02.

Dokumentuaren akzioak