Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Nafarroa

Dokumentuaren akzioak

Nafarroa

Aurtitz: joaldun txikiak errege bezperan 2016

Ituren eta Zubietako inauteri eta joaldunen egutegiak errege bezperetan izan ohi du lehen urratsa. Tradizioz, joaldunen ikasketa lantzen da urtarrilaren 5ean, arratsalde-iluntzean joaldun gaztetxo eta umeak joareak jantzi eta kalean gora eta behera aritu ohi dira, erritmoa eta joare-jotzea ikasten, edo dagoeneko ikasita dutenek inauterietan ateratzeko prest daudela erakusten. Aurtengo errege bezperan, Aurtitzen, hartutako irudiak dira honakoak. Aurtitz, joaldun txikiak errege bezperan, Youtuben Aimar Lopez-ek sareratuta, 2016-01-05.