Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Urretxu: Agurra Santa Barbaran 2011

Dokumentuaren akzioak

Urretxu: Agurra Santa Barbaran 2011

2011/06/29 10:10

Luis Mari Arrieta ageri da irudiotan agurra dantzatzen. Urretxuko dantzari honek, 1961ean Urretxuko dantza taldeak egin zuen lehen emanaldian parte hartu zuen. Isidro Azkarate eta Tomas Sadaba izan zituzten irakasle, eta Urretxuko dantza taldeak Santa Barbaran egin zuen estreinako agerraldia San Joan egunez. 50 urteren buruan Luis Mari Arrieta eta dantza talde hartan parte hartu zuten hainbat dantzari berriz agertu dira Santa Barbarara eta Arrietak aurreskua dantzatu du. Irrintzi dantza taldeko sortzaileetakoa izan zen, eta Zumarragako ezpata-dantza dantzatu zuen lehen urretxuarra izan zen. Gaur egun agurra dantzatzeko modua oso berdinduta badago ere, Arrietak beste molde bati eusten diola ikus daiteke bideoan. Youtube, Gotzonenak, Urretxu, 2011-06-24.

Etiketak
aurreskua
luis-mari-arrieta
gipuzkoa
agurra
tradizionala
urretxu
santa-barbara
2011

Dokumentuaren akzioak