Dokumentuaren akzioak
Tolosa: Bordon-dantza 2009 - 01
2009ko San Juan egunean Tolosako bordon-dantzariek dantzatutako lehen San Juan zortzikoa dugu irudietan. Meza nagusia bukatu ondoren, dantzariak Santa Maria plazara irten eta San Juan zortzikoa dantzatzen dute txistulari eta musika banden doinuan. Dantzariak eskopetari taldeek inguratzen dituzte eta momentu horretan zortzikoaren doinuarekin batera botatzen dituzte tiroak. Hogeita bost dantzari ikus ditzakegu dantzan. Aurrena elizari bizkarra emanda kokatzen dira, lau banderillero aurrean, horien atzean kapitaina eta hamasei bordon-dantzariak eta azkena beste lau banderilleroak. Kapitainak eta bordon-dantzariek bordoi edo alabarda bidez elkartuta dantzen dute, kapitainaren gidaritzapean, lau ilaratan kokatuta. Zubien bidez desplazatzen dira zortzikoa dantzatzen duten bitartean eta noranzkoa aldatzen dute atzeko banderilleroak aurrean kokatuz eta alderantziz. Lau aldiz segidan dantzatzen dute zortzikoa, Tolosan nabarmentzekoa da, deia ez dutela dantzatzen, zuzenean hasten dira. Irudiak: Eire Vila. dantzan.com, Tolosa, 2009-06-24.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak
San Joan dantza ikasteko bideo bat non dago?