Dokumentuaren akzioak
Olentzero-enborra: Gabonetako euskal ohiturak 1985 Telesko
Dantzan
Gabon gau eta Urte berriko zenbait ohitura, usadio eta kanten inguruko erreportajea argitaratu zuen 1985eko abenduaren 24an Teleskok. Gabonen bueltan Euskal Herriko hainbat tokitan egiten ziren erritu eta ohituren berri ematen du ikus-entzunezkoan Joserra Zubizarretak. Erreportajean Olentzero enborrarekin lotutako ohitura azaldu eta irudikatzen dute gazteek; Urte berriko uraren erritua ere lantzen da, Ur goiena, ur barrena abestia kantatuz; eta, azkenik, Kixmiren jaiotzaren eta Olentzeroren inguruko mitoa azaltzen da. Azalpenekin batera gazteak ageri dira ohiturak horiek antzezten.
Bideoan Joserra Zubizarretak azaltzen duenez, Gabon gauean sua izan da luzaroan protagonista gurean eta Urte berri egunean, berriz, ura. Olentzero enborra deitu izan zaio Euskal Herriko zenbait lekutan Gabon gauean aukeratzen zen enbor bereziari, baina beste hainbat aldaera ere izan ditu: ubila, subila, olentzero-mokor, txubilar, sukil, subilaro, gabon-sukil, suklaro... Enborra erre eta haren errautsek ahalmen berezi zutenaren sinesmena oso zabaldua izan da; besteak beste, pertsonak, abereak edota soroak babesteko urtean zehar. Urteko lehen urei ere gaitzetatik libratzeko ahalmena egotzi izan zaie. Gabonetako euskal ohiturak, Joserra Zubizarreta, Telesko, 1985-12-24.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak


