Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

xxmendea etiketa duten bideoak

Santo Domingo de la Calzada 1924

Errioxan, Santo Domingo de la Calzadan 1924ko maiatzaren 10ean hartutako irudiak. Erramuen prozesioa, Prioreen prozesioa eta La Rueda ageri dira besteak beste. Dantzariak ageri dira dantzan hainbat iruditan, bandera ere dantzatzen dute momentu batean. Maiatzaren 10ean santuaren festa ospatzen dute Santo Domingo de la Calzadan. Goizean aharien desfilea izaten da, gero santuaren bazkarirako sakrifikatzen dituzte. Erramuen prozesioarekin ekiten diote arratsaldeari, bi idik tiratako gurdian eramaten dituzte erramuak elizara. Bukatzeko, prioreen prozesioan irteten dira kofradiako kideen amak eta emazteak buruan santuaren ogia daramatela. Irudiak: J. Muro Fotografía Artística, 1924. Cultura de Rioja.

Dokumentuaren akzioak