Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

san-migel etiketa duten bideoak

San Migel 1972

Markina-Xemeingo Arretxinagako San Migelen ezpata-dantzatik abiatuta zenbait dantza-moldaketa egin izan dira. Segundo Olaetak egindakoak arrakasta handia izan zuen XX. mendean, eta honako hau, hartan oinarritutakoa da. Bi bakarlarien arteko dantza borroka bat bezala irudikatu zuen Olaetak, eta ezpatez osatutako parrillaren gainean zegoen dantzaria San Migel aingeru guardakoa zelakoan, borrokaren bukaeran jauzi egin eta ezpataz hiltzen du ezpata-dantzarietako bat. Sección Femeninaren eskariz egindako grabazioen sortan ageri da eta 1972ko NO-DOrako grabatu zen Bilbon. Zortzi neska eta lau mutil ageri dira dantzan, eta oinarrian Xemeingo ezpata-dantza bera badago ere, aldaera desberdina da hemen ageri dena.

Dokumentuaren akzioak