Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

neguko-festak etiketa duten bideoak

Iruñea: Kauterak 2022 Animalien Dantzak eta San Lorentzoko dantzariak

Iruñean kauterek inauterien etorrera iragarri dute. Iruña taldeko zaldikoak eta San Lorentzoko dantzariak irten dira kalera, eta aurten San Lorentzoko dantzariek lehen aldiz neska-mutilek osatutako taldea plazaratu dute. Otsailaren 19an ospatu da kauteren festa, inauteri aurreko larunbatean ateratzen dira kauterak Iruñean eta Animalen Dantzak plazaratzen dituzte. Egun osoko festa izan ohi da, eta goizean dantza eta musika doinuz betetzen dituzte Alde Zaharreko kaleak. Kauteren eta zaldikoen konpartsa berean, San Lorentzoko dantzanteak eta suzko erraldoiak irteten dira. San Lorentzo, Kale nagusia, Eslaba, San Franzisko Plaza eta San Migel kaleetan kalejiran ibili dira zaldikoak eta San Nikolas Plazan eskaini dituzte dantzak. Honako dantzak dantzatu ohi dituzte: zaldikoen balsa, makila-dantza eta Herriko Etxeko Plazako dantza. Zapateriatik gerturatu dira Udaletxeko plazara eta San Lorentzoko dantzariekin eta erraldoiekin batu dira. San Lorentzoko dantzanteek ere hainbat dantza plazaratzen dituzte goizean zehar, irudi hauetan karrika-dantzan ikus ditzakegu kaskainetak astinduz. Irudiak: Aritz Ibañez. Kauterak, Animalien Dantzak, San Lorentzoko danzanteak, Iruñea, 2022-02-19.

Dokumentuaren akzioak