Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

nafarroa etiketa duten bideoak

Uztarroze: ttun-ttuna 1986 Fidela Bernat

Fidela Bernat Erronkariko azken euskalduna, erronkarieraz mintzatzen zen azken euskalduna izan zela esan ohi da. 1898. urtean jaio zen, Uztarrozen, eta beraz, 88 urte zituen Andra Mari dantzari taldekoek elkarrizketatu zutenean. Euskaraz ere esaldi batzuk egiten ditu elkarrizketan, erronkarieraz zenbait gauza nola esaten ziren azalduz. Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko kideek 1986an Uztarrozen egindako elkarrizketa da, Erronkariko ttun-ttunari buruz egindako ikerketaren baitan. Juan Antonio Urbeltzen aholkuz jo zuten Erronkarira, eta bertan, besteak beste Jabi Arrunbarrenak, Jabi Bengoak, Aitor Zamalloak eta Josean Legarretak hainbat elkarrizketa egin zituzten. Andra Mari dantzari taldea, 1986. http://www.andramaridantzataldea.com

Dokumentuaren akzioak