Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

irudi-zaharrak etiketa duten bideoak

Lorenzo San Juan: Erromeriak eta dantzak 1951-1955

Bizkaiko kostaldean hainbat erromeria eta dantza filmatu zituen Lorenzo San Juan bakiotarrak 1951 eta 1955 bitartean. Irudi horiek dantzari eta dantzazaleon esku jarri nahi izan ditu bere familiak eta datozen asteotan atalka argitaratuko dira Dantzan-en. Bakio, Mungia, Lekeitio eta inguruetan festa, eztei eta erromerietan hartutako irudiak dira, soka-dantza edo aurresku, jota eta dantza taldeen emanaldiak erakusten dituztenak. Irudien testuinguruaz Olaiz Agirrebeñak idatzitakoa irakur daiteke "Dantzak eta erromeriak Lorenzo San Juanen grabazioetan" sarreran. Honako bideo honetan Lorenzo San Juanek egindako filmazioen laburpen txiki bat ikus daiteke, ondoko egunetan atalez atal sareratzen joango diren irudien aurrerapena. Lorenzo San Juan, erromeriak eta dantzak, 1951-1955.

Dokumentuaren akzioak