Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

inauteriak etiketa duten bideoak

Taming Winter, inauterien eta hartzaren istorio bat

Hartza elementu zentraltzat duten Europako lau inauteritako erritualak jasotzen ditu Taming Winter dokumentalak. Gaur Lazkaon ikusteko aukera izango da Andrea Arena eta Nicola Imoli italiarrek zuzendutako lana, 20:15ean Areria aretoan. Sardiniako inauteriak Barbagian, Krampusa Tirolen, hartzen jaiak Piamonten eta Iturengo joaldunak aztertzen dituzte. Hartzaren errituak ikertzeko analisi etimologikoa, linguistiko historikoa, antropologikoa eta genetikoa egiten dute, horretarako Roslyn M. Frank-en lanean eta beste zenbait ikerketan oinarritu dira. Era honetako tradizio eta antzinako erritualek turistei begira izan duten pizkundearen aurrean sortzen diren kontraesanak agerian jarri nahi ditu dokumentalak. Taming Winter, inauterien eta hartzaren istorio bat, Andrea Arena eta Nicola Imoli, 2018.

Dokumentuaren akzioak