Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

inauteriak etiketa duten bideoak

Ituren: Inauteriak 2021 Zubietako eta Iturengo joaldunak

Urtarrileko azken igande ondorengo astelehenean Zubietako joaldunek iturendarrei bisita egiteko ohitura dute, eta, asteartean, alderantziz. Inauteriak ez ospatzeko eta kanpoko jendeari Malerrekara ez hurbiltzeko deia egin da, baina joaldunek inauteriei keinua egin izan diete astelehenez. Musukoak jantzita eta distantziak zainduta Zubietako joaldunak Iturenera joan dira bertakoekin elkartzera. Aurtizko joaldunek, aurtengoagatik, nahiago izan dute etxean gelditu. Azken urteetako festa erraldoi eta masifikazio jendetsuetatik aparte, duela hamarkada batzuk egin ohi zen antzera ibili dira aurten: joaldun gutxiago eta ikuslerik apenas. Inauterietan ezinbestekoak diren lagunarteko mokaduak eta jan edanak ezin izango dituzte egin aurtengoan, baina, gutxienez, joareak astindu dituzte. Zubietako eta Iturengo joaldunak, Ituren, 2021-02-01.

Dokumentuaren akzioak