Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

inauteriak etiketa duten bideoak

Iruñea: Iruinkokoa 2023

Libertimenduen sasoiak aurrera darrai eta atzo Garazi eta Iruñekoak jokatu ziren. Iruinkokoa goizean goiz abiatu zen Iruñeko alde zaharreko karriketan barna, eta eguerdian, mustra nagusia eman zuten Santa Ana plazan. Kokobeltz edo zirtzilek zirtotik zirtora errepasatu zuten urteak utzitakoa eta kokoxuri dantzariek, izurritearen fanfarrearen doinura ohiko dantzak eman zituzten. Hauexek: Othmanena, Mikarena (makil-txikien dantza), ezpata-dantza, Zubi-zaharra (makil-handien dantza) eta soka-dantza. Othmanena berriz dantzatuz uxatu zituzten kokoxuriek kokobeltzak, heldu den urtera arte behintzat! Irudiak: Aritz Ibañez. Iruñea: Iruinkokoa 2023

Dokumentuaren akzioak