Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

gipuzkoa etiketa duten bideoak

Tolosa: San Juan 1994 bordon-dantza

1994ko San Juan egunean Tolosan dantzatutako bordon-dantza, Ikerfolk elkarteak grabatua. Hainbat lekutan dantzatzen dute bordon-dantza Tolosan ekainaren 24an; bideoan ikus dezakeguna Santa Maria plazan dantzatutakoa da. Hogeita bost dantzari guztira, kapitaina, zortzi banderileroak eta gainerako dantzariak. Lau banderilero aurrean eta beste lau atzean kokatzen dira. Tartean, kapitaina eta beste dantzariak, guztiak alabarden bidez elkarri helduta. Aurrena alde batera begira dantzatzen dute eta gero ezpata-dantzetan egin ohi diren moduko mugimendu eta gurutzaketekin beste aldera begira kokatu eta berriro dantzatzen dute. Irudiak: Ikerfolk. Bordon-dantza, Tolosa, 1994-06-24.

Dokumentuaren akzioak