Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

fandangoa etiketa duten bideoak

Malagueña bat Almerian 1994

Almerian, Huercal-Overako errepide nazionaleko España tabernan, Malagueña fandangoa dantzatzen ageri dira Manuel Sanchez Martinezek hartutako irudiotan. 1994ko urtarrilaren 1ean, urteberri egunean egindako parranda da. Erreparatzekoa da nola mudantza bakoitzaren amaieran bikote aldaketa ematen den eta baita piezaren erdian dantzariak nola aldatzen diren, batak bestea dantzatik ateraz. Manuel Sanchez Martinezek azaltzen duenez hau egiteko aukera Murtzia eta Almeriako mugan soltean egiten diren dantzetako idatzi gabeko araua omen da. Jose Maria Lasso Perez "El Cojo de Henares" (1943) eta Pepe Torrente Fernandez (1955-2015) ari dira musikari irudiotan, lehena gitarraz eta ahotsaz eta bigarrena, aldiz, biolinaz. Larunbatero, tabernako jabeak dantzarekiko zuen afizioa zela eta, parrandak antolatzen zituen bertan, lurra geruza sintetiko batez babestu eta bertan zeudenak soltean dantza egin zezaten. Espainiako hego ekialdeko musika eta dantza tradizionalari buruzko bilketa lan handia egiten dihardu Manuel Sanchez Martinezek eta bere hainbat lan Memorias de la tradición blogaren bidez sareratzen ditu. Malagueña bat Almerian 1994an. YouTube: Manuel Sanchez Martinez, 2012-10-30.

Dokumentuaren akzioak