Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

dferia etiketa duten bideoak

Kukai: Oskara

La Veronal eta Kukai konpainien arteko lankidetzaren emaitza, Oskara, ikusi ahal izan da DFeria azokan. Oskaran bi unibertso koreografiko ezberdin batu dira, Euskal Herriko kultura tradizionalean oinarria duena batetik, eta abangoardiako ikuspegi garaikidea bestetik. Euskal kulturako zenbait pasartetik abiatuta "Mitoak, tradizioak, ikurrak... sorreratik gaur egunera arte, kultura tradizionalaren eta abangoardistaren arteko ibilbide plastiko" bat planteatzen du Oskarak. DFeriako emanaldian hartutako irudiak eta Jon Maya zuzendariak eskainitako argibideak biltzen ditu Eire Vilaren bideo honek. Zuzendaria: Jon Maya. Koreografia: Marcos Morau. Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, Martxel Rodriguez. Zuzeneko kantaria: Erramun Martikorena. Kukai, Oskara, DFeria, Donostia, 2016-03-08.

Dokumentuaren akzioak