Dokumentuaren akzioak
dantzaren-eguna etiketa duten bideoak
4.000 herritar borobilean dantzan Erevan-en
“Goazen dantzara!” lelopean, 4.000 dantzari elkarri eskutik helduta dantzatu dira Erevan-en, Armenian, Dantzaren Nazioarteko egunean. "Borobilean egindako dantza batasunaren ikurra da" adierazi du Artur Gasoyanek, Musika eta Dantza Folklorikoko Zentro Nazionaleko zuzendariordeak. “Gure nazioak kulturaren inguruan batu behar du, eta dantza da nazio-identitatea hobekien ordezkatzen duen adierazpidea” adierazi du Avag Hambardzumyan antolaketa-taldeko kideak.
Izan ere, Errepublikaren Plazan dantzatu den Kochari (Armeniako dantza tradizionala) erraldoiaren helburua gizartea dantzaren inguruan biltzea izan da. Estatu mailako taldeak, hezkuntza-erakundeak, folklore-taldeak, eta Musika eta Dantza Folklorikoko Zentro Nazionalari zein Armeniako Dantzarien Batasunari lotutako erakundeak izan dira bertan. Kochari, Harskhane eta Arzumani bezalako dantza tradizionalak dantzatu dituzte. Armeniako dantza tradizionala sustatzeko eta gizartean zabaltzeko asmoa duten kultur ospakizunen barruan, bigarrenez egin da ekitaldi hau. Irudiak: Armenpress, 2026-04-30
Dokumentuaren akzioak


