Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

dantza-soltea etiketa duten bideoak

Lorenzo San Juan: Ezteiak Bakion 1955

Lagun eta familia arteko festan, eztei festan grabatutako irudiak dira Lorenzo San Juan-en grabazio sortan jasotakoak. 1955ekoak dira irudiak, izan ere Gertrudis San Juanen aitaginarreben zilarrezko ezteiak ospatu zituzten, eta Bakioko Itxasbegi etxeko tenis jokalekuan egin zuten dantzaldia. Dantzaldi horretako hiru zati labur dira irudietan ikus daitezkeena.

Hasteko aurrekoaren sorbaldetara kate moduan lotuta eginiko kalejira ikus daiteke. Garai hortan oso ohikoa zen txistu eta, agian soinuaren biribilketa martxarekin batera modu honetan dantza egitea. Horren ondoren sokan ageri dira denak, kalejiran, eta soka-dantza bukaerako biribilketan ohikoa diren zubiak ere egiten dituzte. Zubipetik pasatzean, eskuekin kolpe keinu txiki bat egiten dute zubia osatzen dutenek. Hirugarren zatian, borobil handi batean dantza soltean, jota, fandango, arin-arin edo porruan dantzan ageri dira festako parte hartzaileak. 

Bizkaiko kostaldean hainbat erromeria eta dantza filmatu zituen Lorenzo San Juan bakiotarrak 1951 eta 1955 bitartean. Irudi horiek dantzari eta dantzazaleon esku jarri nahi izan ditu bere familiak eta atalka argitaratzen ari dira Dantzan-en. Bakio, Mungia, Lekeitio eta inguruetan festa, eztei eta erromerietan hartutako irudiak dira, soka-dantza edo aurresku, jota eta dantza taldeen emanaldiak erakusten dituztenak. Irudien testuinguruaz Dantzak eta erromeriak Lorenzo San Juanen grabazioetan sarreran bildu dira xehetasunak, eta baita bideo honen argibideak eta identifikazioak eskaini dituztenen izenak ere. 

Lorenzo San Juan, ezteiak Bakion, 1955.


Dokumentuaren akzioak