Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

bolantak etiketa duten bideoak

Argia dantzari taldea 1972

Joxan Lizarribar gogoan, 1972ko irudiak sareratu ditu Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak. Lizarribar tarteko zela, Argia dantzari taldeak Basauriko Euskal Herriko I. Dantza Agerketan egindako emanaldiaren zati bat da. Nafarroa Behereko dantzak eskain zituen Argiak bertan. Andra Mari dantza taldea honako hitzak jaso ditu bideoarekin batera: "Joxean Lizarribar maisu handia eta pertsona ona joan jaku. Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldean tristura sakona sentitzen dogu, baina aldi berean gure esker ona agertu gura geunke Joxeanengandik asko ikasi genduan eta. Bere omenez dakargu 1972ko urriaren 15ean Basaurin egin zan Euskal Herriko lehen Dantza Agerketaren bideo hau gogora. Beti eukiko zaitugu gogoan Joxean!". Youtube, Andra Mari Dantza Taldea, 1972-10-15.

Dokumentuaren akzioak