Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

aurreskua etiketa duten bideoak

Antzuola: San Joan bezpera 2018 aurreskua

Antzuolako Oinarin dantza taldeak 2018ko San Joan bezperan dantzatutako aurreskua dugu bideo honetan. Soka plazara atera aurretik udaleko ordezkariek eta laguntzaileek zuhaitza jasotzen dute plaza erdian eta behin zuhaitza behar den bezala kokatuta dantza taldeko kideak irteten dira plazara. San Joan zortzikoa dantzatu ondoren dantzatzen dute aurreskua. Hamahiru dantzarik osatutako soka biribilketan ateratzen dute plazara eta jarraian dantzatzen dituzte ondorengo zati guztiak. Aurreskuak eta atzeskuak dantzatutako agurrean Kalebarrengo jai batzordekoak eta txistulariak omendu dituzte eta ondoren sokara sartu dira beraiek ere. Honako egitura du Antzuolako soka-dantzak:

  • soka ateratzea
  • aurreskuaren desafioa
  • alpargata
  • aurreskuaren agurra
  • zubia
  • atzeskuaren agurra
  • zortzikoa
  • aurreskuaren eta atzeskuaren arteko desafioa
  • fandangoa
  • arin arina
  • biribilketa

Irudiak: Maite Irizar. San Joan bezpera, soka-dantza, Antzuola, 2018-06-23.

Dokumentuaren akzioak