Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

2010 etiketa duten bideoak

Egia al da Guijoko dantzek euskal jatorria dutela?

Julian Perez, Guijo de Santa Barbarako (Caceres, Espainia) kronistak halaxe dio: "La fiesta nace en 1959, y la funda un sacerdote vasco que se llama Don Ascensio Gorostidi Altuna, y funda esta danza "pirrica" que la llamó el de paloteo". Amezketan (Gipuzkoa) jaio zen Ascensio Gorostidi Altuna 1923. urtean, eta 1951an iritsi zen apaiz lanetara Gredos-Tormantos mendi-zerrara, Guijo de Santa Barbara herrira. Zortzi urte beranduago, 1959an abian jarri zituen Santa Barbararen omenezko dantzak eta horrelaxe gogoratzen dute guijotarrek.

Maria Pilar Barrios Manzanos-ek, Danza y Ritual en Extremadura liburuan dioenez, Santa Barbararen aurrean dantza egiten duten dantzarien aipamenak zaharragoak dira, adibidez badira horren berri ematen duten 1873ko agiriak. Ascensio Gorostidi apaiz amezketarra ohartu omen zen Vera eskualdean bazirela dantzak beste herri batzuetan, eta inguruko dantza-maisuei eskatu zien Guijon dantzatzeko antzeko dantzak egiteko. Gerriko eta txapela gorria izan daitezke apaizaren ekarpenak, euskal dantzekin lotura egiten dutenak, nahiz eta gerrikoak ohikoak diren Extremadurako beste hainbat dantzetan ere. Danbolinteroa, zortzi dantzarik eta zurronero deritzonak osatzen dute taldea. Janzkera eta dantzak eskualdeko beste taldeen beretsuak direla dio M. Pilar Barrios-ek. 

Santa Barbara eta Los Campillos festtak Guijo de Santa Barbaran, Canal Extremadura, 2010.

Dokumentuaren akzioak