Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

125-urteurrena etiketa duten bideoak

Portugalete: Zubia pastorala

Portugaleteko Zubiaren 125 urteko historia kontatzen duen herri antzerkiko zenbait dantza irudi jaso ditugu bideo honetan. Portugaleteko herritarrek dantza, musika eta kantua oinarri dituen herri antzerkia sortu dute. Urtebeteko lana du atzean abenduaren 16an Zubi Alde kiroldegian aurkeztu zuten obrak. Zuberoako pastoraleko eredutik abiatu badira ere, Portugaleteko errealitatera moldatu eta molde propioa sortu nahi izan dute.

Prestatu dituzten dantza gehienak tradizionalak edo tradizioan oinarritutako sorkuntzak izan dira. Herriko dantza taldeetako dantzariek edota herriko dantzazaleek hartu dute parte oholtzaratu dituzten dantzetan. Antzerkiko pasarte gehienak dantzekin osatu dituzte. Zubia eraikitzeko lanetan esaterako, langileek jauzi bat dantzatzen dute. Alberto Palacio, zubia eraiki zuen arkitektoa Saran jaio baitzen eta mehatzari eta labeetako langileei bere herrian ohikoa zen dantza erakusten die. Gero, zubiaren inaugurazioko eszenan balsa eta polka dantzatzen dituzte, balsa aristokrata eta burgesek eta polka herri xeheak. Gerra aurreko eszenan, arraunlariei harrera egiten diete herriko sardinerek eta saltzaileek soka-dantza batekin. Guda zibila irudikatzeko hiru dantza egiten dira. Lehenik bi bandoen arteko desafio-dantza egiten da. Gero, makil-borroka irudikatzen da eta azkenik satan-dantza. Gerra osteko garaiak irudikatzeko, berriz, inauterietako zortzikoa dantzatu dute. Zubiaren 125 urteak ezpata-dantzarekin ospatu dituzte. Bi taldetan banatu dira ezpata-dantzariak, batek Portugalete eta besteak Getxo irudikatzen ditu, zubiaren bi aldeak hain zuzen ere.

Irudiak: Emilio Xabier Dueñas. Zubia Pastorala, 2018-12-16.

Dokumentuaren akzioak