Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Sohüta: Sohüta-Hokiko maskaradak 2016 Aintzina pika

Dokumentuaren akzioak

Sohüta: Sohüta-Hokiko maskaradak 2016 Aintzina pika

2016/03/04 10:11

Aitzina pika ohiko dantza-jauzia izaten da Zuberoako maskaradetan, bai goizeko barrikaden bukaeran eta baita arratsaldeko ofizioen amaieran ere. Hona hemen Sohüta-Hokiko maskaradariek, Sohütan egindako lehen agerraldi-egunean eskainitako aitzina pika bat.

Manexak maskaradak ikustera joaterakoan, Manexaren gida irakurtzeaz gain Aitzina Pika ikasita joatea eskertzen da, bereziki arratsaldeko ofizioen emanaldiaren bukaeran, ipurdia altxatu eta apur bat dantzatuz gorputza berotu ahal izateko. 

Urraska dantzatzen dutenek normalki urrats hauek egin ohi dituzte:

  • Aitzina pika (lauetan)
  • Sinple (lauetan)
  • Zeina, berriz zeina, ezker, eskuin, ezker hiru, eskuin (bietan)

Birritan dantzatzen da osorik, eta aintzindariak, normalki, erdiko borobilean kontrako norabidean eta bigarren bueltan aitzineko puntuekin dantzatzen dute. Zalgize-Iruriko aitzindariek dantzatutako urratsak ohikoak dira Aitzina pikan: 

  • Pas française eta antrexatak (lauetan)
  • Tombe luzia (lauetan)
  • Zeina, berriz zeina, antrexat errextak (bietan)

 Irudiak: Eire Vila. Sohüta, Sohüta-Hokiko maskaradak, Aitzina pika, 2016-01-17.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.