Silio: La Vijanera 2019

2019/01/21

Urteko lehenengo igandean ospatzen dituzte inauteriak Kantabriako Silio herrian, La Vijanera deitzen diote jaiari. Aurtengoan, Zuberoan, maskaradak hasi diren egun berean irten dira Silion mozorroak. Zamarraco-ak joareekin atera dira eta hauekin batera, trapajones, trapajeros, hartza, la Pepa, dantzari zuria, agure bikotea... Herrian zehar kalejira zaratatsua egin ondoren tobera moduko bat antzezten dute. Bideoan, kalejirako irudiak dituzue. Irudiak: Maite Irizar. La Vijanera, Silio, 2019-01-06.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu