Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aurreskua Santurtzin 96 urte geroago

Dokumentuaren akzioak

Aurreskua Santurtzin 96 urte geroago

1921eko “Gran fiesta en Santurce, con motivo del triunfo de los ágiles remeros” dokumentalak Abrako uretan Santurtziko traineruak lortutako garaipeneko ospakizun-ekitaldiak jasotzen ditu. Orduko grabazioan agertzen diren emakumeek zuzendutako ohorezko aurreskua gogoratuz, pasa den irailaren 30ean, udalak antolatutako IV. Sardineren Eguneko ekitaldien barruan, 96 urte eta gero dantza horretaz gozatzeko aukera izan genuen.

Oraingoan arrazoiak asko izan dira, herriko traineru baten lehen garaipen ofizialaren 100. urteurrenak, Virgen del Mar-Itxasoko Ama arrauneko klubaren 50. urteurrenak eta Sotera traineruaren arrauneko lehenengo mailarako igoerak bat egin dute.

Santurtziko Mendi Alde dantza taldeak antolatu du dantza eta Jon Gaminde arduratu da musikaz. Mendi Aldeko neskek eta 1921ean dantzatu zuten emakumeen ondorengoek atera dute soka. Egungo arraunlariei eta 1970-80ko hamarkadan Bizkaian, Gipuzkoan eta Kantabrian hainbat garaipen lortu zituztenei dantzatu zaie. Datozen urteetan aurresku hori herrian finkatzea lortu nahi da eta herriko ondare kulturalaren parte bihurtzea espero da.

Irudiak eta edizioa: Emilio Xabier Dueñas, Luis Fernando González y Jorge González 2017-09-30.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.