Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aurresku bat Salt Lake Cityn: ezkondu nahi duzu nirekin?

Dokumentuaren akzioak

Aurresku bat Salt Lake Cityn: ezkondu nahi duzu nirekin?

2016/05/26 10:45

Erne agurra amaieran zer egiten duen aurreskulariak. Zaila da imajinatzea Euskal Herrian horrelako eszena bat. Soka-dantza atera da oholtzara, eta aurreskulariari bikotea atera diote publikotik agurra dantzatu diezaion. Azken unean, aurreskularia belaunikatu eta eraztuna eskaini dio bikoteari: "Ezkondu nahi duzu nirekin?". Sokako dantzaria eta ikusleak oihuka eta saltoka, bikotea muxuka... A zer festa! Ameriketan, Salt Lake Cityn gertatu berri da, Living Traditions jaialdian, eta Utahko Triskalariak euskal dantza taldeko Cirbie Sangroniz dantzari eta taldeko zuzendariak era honetan proposatu dio bere bikote Amanda Smith-i elkarrekin ezkontzea. Esan liteke bi tradizio, ezkontza eskaera egiteko amerikarra eta soka-dantzaren euskalduna naturalki uztartzeko gaitasuna erakutsi duela beste behin Ameriketako euskal komunitateak. A, eta Amandak baietz esan du! Ezkontza eskaerako aurreskua, Utahko Triskalariak, Living Traditions, Salt Lake City, Utah, AEB, 2016-05-22.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.