Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Raices: Oñati 1973 korpus dantzak

Dokumentuaren akzioak

Raices: Oñati 1973 korpus dantzak

2017/10/09 11:25

Oñatiko korpus dantzak ageri dira irudi hauetan, Raices programarako espresuki prestatu eta dantzatu zituzten. Bi eraikinen artean ikusten den dantza banakoa launan da (1:36), unibertsitateko klaustroan San Migel dantzatzen dute (3:54) eta unibertsitate kanpoan arku-dantza (6:45). Dantza-irudiekin batera, korpus dantzen eta jaiaren inguruko azalpenak ematen dituzte Oñatiko historialari Iñaki Zumaldek (0:36) eta Jose Maria Agirrebalzategi apaizak (5:51).

Irudietan agertzen diren dantzariak: Jesus Irizar “Txutxin” (kapitain), Jabier Etxezarreta, Migel Angel Zarketa, Luis Mari Arabaolaza, Jabi Balzategi, Jose Antonio Zubillaga, Kepa Txintxurreta, Angel Egaña eta Migel Egaña dira. Txistulariak: Higinio Iriarte, Agustin zarketa, Eugenio Kortabarria, Faustino Inza. Alejandro Irizar ere ageri da irudietan, orduko Jesus Irizar kapitainaren aitzindaria eta aita, zuriz jantzita txistularien alboan ikus dezakegu.

Oñatiko Korpus dantzak, Raices, RTV, 1973.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.