Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Portugalete: 50. Nazioarteko Folklore Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Portugalete: 50. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2025/08/05 08:13

Munduko kultura eta dantzen erakuslehio eta topaleku da Portugaleteko Folklore jaialdia. Uztailaren bukaeran Portugaleteko kale zein Euskal Herriko hainbat lekutara zabaltzen dira munduko eta Euskal Herriko dantza eta musikak. Hamaika emanaldi eta dantza saio izaten dira, baina bada erakusten ez den jaialdiaren beste alde bat, eszenatoki kanpokoa: Asti Leku ikastolakoa. Ikastetxe horretan batzen dira talde guztiak, gau eta egun; lo, jan, deskantsatu... eta , nola ez, dantzan elkarrekin. Portugaleteko Folklore Jaialdiaren 50. urteurrena izan da, goiz batean Asti Lekura bertaratu gara bisitan eta Elai Alaiko kideekin eta Zeelanda Berria, Kuba eta Mexikokoekin egoteko aukera izan dugu. Irudiak: Elai Alai, Amaiur Aristi. 50. Nazioarteko Folklore Jaialdia, Elai Alai, Portugalete, 2025-07-22.

 

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.