Dokumentuaren akzioak
Pajares: La Yana 1978
Payares edo Pajares, Asturiasko Lena udalerriko herria da. Inguru menditsua da eta 900 metrotik gora dago herria. Bertan grabatu zituzten Santos Nicolas Apariciok 1978an honako irudi hauek. Jota dantzatzen ari dira, inguru horretan "A lo Yano" edo "La Yana" esaten diote, alegia, azpitik, lurrean, dantzatzen dena. Marina Fernadez Cachero eta Bernardina Gonzalez de Lena ari dira dantzan. Payares-en egin izan diren zazpi urratsak dantzatzen dituzte, honakoak zehazki: lehenengoa edo laua, bikoitza, bi urratsena, elkartu eta banatzekoa, Jorgena, armiarmarena eta agurrekoa edo azkena. Panderetarak Pilar Galan eta Bernardina Gonzalez de Lena dira. Jota hau garai batean Pajares-ko jota bezala ezagutzera eman zen. Youtube, santosna100,
Santos Nicolas Aparicio, Bailes de Asturias.
Dokumentuaren akzioak