Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Oñati 2019 Korpus

Dokumentuaren akzioak

Oñati 2019 Korpus

2019/06/26 12:40

Oñatin ospatu berri den Korpus jai handiko irudiak ditugu bideo honetan, larunbat arratsaldekoak eta igande eguerdikoak. Dantzariek lan gogorra izan dute asteburuan, ostiraletik igandera gelditu ere egin gabe aritu dira dantzan, Mikel Biainen gidaritzapean. Dantzariak txandakatuz aritzen dira, baina egunero zortzi dantzarik eta kapitainak osatutako taldea irteten da dantzara.

Herriko eskola, baserri, auzo eta kaleetan ibiltzen dira dantzan eta kaskainetak astinduz. Biain aurten lehenengo aldiz aritu da buruzagi lanetan. Oñatz dantza taldeko kideak eskean ibili dira larunbat osoan zehar, bederatzikoa dantzan ari den bitartean herriko ateak jotzen dituzte gainerako taldekideek. Irudietan arku-dantzaren zati bat ikus dezakegu.

Ondoren Korpus igandeko zenbait dantza irudi ditugu. Lehenik, dantzariak santuei elizara laguntzen ageri dira, elizako atean dantzan, santuak barrura sartzen diren bitartean. Irudiak gordetzen diren lekuetatik elizaraino eramaten dira eta bide osoan laguntzen diete dantzariek. Jarraian, plazan dantzatutako banangoa launan dugu. Ederra ikusten da Oñatiko plaza, ikusleek eta prozesioko partaideek inguratzen dute plaza eta dantzariak plaza osoa hartuz, dantzan ari dira. Gero, prozesioko irudiak ikus ditzakegu, dantzariek palioaren aurrean gur egiten duten momentukoak. Azkenik, Santa Ana komentuaren aurreko zelaiko irudiak ditugu. Korpus dantzariek San Migelen aurrean dantzatzen dute San Migel zortzikoa, koreografiaren zati batean txapelak kendu eta santua gurtzen dute. Irudiak: Maite Irizar. Korpus, Oñati, 2019-06-23.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.