Olot: Ball dels Cavallets

2026/10/16

Irailaren 8an Oloteko (Katalunia) Festes del Tura-ren baitan egiten den Ball dels Cavallets ikusi daiteke bideoan. Cavallets-ek hiriko farandula osatzen dute erraldoi, cap de lligamosques eta buruhandiekin batera.

Gaur egungo cavallets-ak 1904an estreinatu ziren. Bederatzi dantzari dira. Festes del Tura jaietan soilik aritzen dira. Bikoteka bi dantza-saio egiten dituzte, kapitainaren gidaritzapean. Lehen dantzarako, lerrokatuta aritzen dira eta bigarren dantzarako, zirkulu bat osatzen dute, kapitaina erdian dutela. Bi dantzetarako musika bera erabiltzen da. Gure inguruan sorgin-dantza bezala edo beste batzuetan fricassee bezala ezagutzen dena. Hain zuzen horren inguruan antolatu zen 2013 Ezpalak jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Irudiak Enric Carré. Olot, Festes del Tura, 2026-09-08.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu