Dokumentuaren akzioak
Natxo Montero: Carni di prima qualita
Donostiako dFeria Azokan Natxo Monteroren "Carni di prima qualita" ikuskizuna. Larru-azala, haragia, soinua eta mugimendua, elkar eragiten dieten osagaiak, gizon-emakume antolaketa binarioari eragiten diotenak. “Carni di primà qualità” piezan gorputza (des)antolatu egiten da beste modu batera: ez dago generorik, talkak, marruskatzeak, kontaktua, larruazalaren irristatzeak abiadura eta intentsitate desberdinetan, eta guzti horrek sortzen duen mugimendua eta soinua. Carni di primà qualità Madrileko 2009ko koreografia lehiaketan 2. saritua izan da eta Bartzelonako La Caldera sorkuntza gunean egoitza programa eskuratu zuen. Natxo Montero danza: Carni di primà qualità. Sorkuntza eta interpretazioa: Patricia Fuentes eta Natxo Montero. dFeria, 2011-03-15.
Etiketak
- garaikidea
- dantza
- dferia
- patricia-fuentes
- donostia
- carni-di-prima-qualita
- natxo-montero
- gazteszena
- 2011
Dokumentuaren akzioak