Dokumentuaren akzioak
Myriam Perez Cazabon: Nere azalean arrotz
Nere azalean arrotz lana aurkeztu zuen Myriam Perez Cazabonek Dferian. Pertsona batengan barne haustura bat gertatzen denean bitan zatituta gelditzen dela azaltzen du Perezek. Alde batetik hutsa eta bestetik behaketa konstante batean sartuta bezala. Egoera hori erakusten du agertokian Leire Otamendi dantzariarekin batera. Koreografo bezala aurkeztu duen lehenengo pieza da. Agurtzane Intxaurraga antzerki zuzendari izan du laguntzaile bere dantza ibilbidean eman duen pauso berri honetan. Pieza dantzatua da, baina gehiago landu nahi izan ditu dantzatik kanpoko keinuak edota egoteko moduak. Irudiak: Eire Vila. Myriam Perez Cazabon, Nere azalean arrotz, Dferia, 2018-03-07.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak