Miarritze: San Martin 2021 Ezpata-dantza
San Martin egunean, Hartzak negua pasatzeko leizerako bidea hartzen duenean dantzatzen dute ezpata-dantza Miarritzen. Lehen aldiz itsasoak aukera eman die Maritzulikoei ezpata-dantza Amabirjinaren Haitzaren parean, itsasoaren ahoan dantzatzeko. Maritzuliko dantzariekin batera Hendaiako Akelarre taldeko dantzari gaztetxoek eta helduek osatu dituzte ezpata-dantzari eta arku-dantzari taldeak. Maite Zabalari esker ona agertu diote San Martineko ezpata-dantzariek euskal dantzaren sustapenean egindako lanagatik eta Abel Iriondo ezpata-dantzaria izan dute gogoan haren familiari ezpata-dantzariek osatutako hartzuloan babesa eskainiz. Irudiak: Oier Araolaza. San Martin ezpata-dantza, Miarritze, 2021-11-14.
https://dantzan.eus/bideoak/miarritze-san-martin-2021-ezpata-dantza
https://dantzan.eus/bideoak/miarritze-san-martin-2021-ezpata-dantza/@@images/image-1200-436e4780cdbf6b9f285f8f437a0983d7.png
Miarritze: San Martin 2021 Ezpata-dantza
San Martin egunean, Hartzak negua pasatzeko leizerako bidea hartzen duenean dantzatzen dute ezpata-dantza Miarritzen. Lehen aldiz itsasoak aukera eman die Maritzulikoei ezpata-dantza Amabirjinaren Haitzaren parean, itsasoaren ahoan dantzatzeko. Maritzuliko dantzariekin batera Hendaiako Akelarre taldeko dantzari gaztetxoek eta helduek osatu dituzte ezpata-dantzari eta arku-dantzari taldeak. Maite Zabalari esker ona agertu diote San Martineko ezpata-dantzariek euskal dantzaren sustapenean egindako lanagatik eta Abel Iriondo ezpata-dantzaria izan dute gogoan haren familiari ezpata-dantzariek osatutako hartzuloan babesa eskainiz. Irudiak: Oier Araolaza. San Martin ezpata-dantza, Miarritze, 2021-11-14.
Itsatsi bideo hau zure webgunean