Dokumentuaren akzioak
Marie Chouinard: Delizien lorategia
Marie Chouinard koreografo ospetsuaren Delizien lorategia ikuskizuna Arriagan izango da gaur eta bihar. Ikuskizunaren bi emanaldi egingo dira Bilbon, ekainaren 2an eta 3an, 20:00etan. Marie Chouinard, koreografo kanadarrak, Boscoren Delizien lorategia artelana hartu du oinarri ikuskizunerako. Hiru ekitalditan egituratu du koreografia: Delizien lorategia, Infernua eta Paradisua; triptikoaren panelak bezalaxe. Herbehereetako Jheronimus Bosch 500 Foundation-ekin batera ekoiztu da ikuskizuna. Herbehereetan estreinatu zen 2016ko abuztuaren 4an, Bosch margolariaren heriotzaren V. mendeurrenean. Chouinard, 1978an bere lehenengo lana aurkeztu zuenetik, erreferentea da mundu mailako dantzan.
Dokumentuaren akzioak