Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Ballet Biarritz-en dantzaldirako ikas-gida 01

Dokumentuaren akzioak

Ballet Biarritz-en dantzaldirako ikas-gida 01

2013/11/21 12:30

Datorren abenduaren 13an, arratsaldeko 20:30ean, Malandain Ballet Biarritz-ek Dantza Gune Nazionalaren Dantzaldi Handia ospatuko du. Edonor gonbidatuta dago bertan parte hartzera eta Malandain Ballet Biarritzeko dantzariekin batera dantzatzera. Hori bai, izena eman beharra dago (01 41 83 98 98 -- réservation@cnd.fr). Dantzaldian dantzatu ahal izateko bertan egingo den dantza ikasteko bideo-gidak argitaratzen hasi dira. Arnaud Mahouy joango da bideo horien bidez koreografia irakasten. Honako hau da lehen bideoa, eta asteazkenero bideo berri bat argitaratuko dute dantza osatu arte.

Youtubeko bideoek eskaintzen duten tresna bat erabilgarri gerta dakioke zenbaiti. Azpitituloak automatikoki sortzeko teknologia darabil Youtubek, eta beraz, bideoa ikusi ahala esaten dituen hitzak idatzita ikusi ditzakegu. Frantsesez hit zegiten du Mahouyk, eta orain bada aukera azpitituloak euskarara itzultzeko ere bai. Dena automatikoki egiten da, eta beraz, ez da oso fidagarria (euskarazkoa batez ere) baina aire bat hartzeko lagungarri gerta daiteke (baita hizkuntzak ikasteko ere!). 

Etiketak
dantzaldia
bideo-tutoriala
biarritz
arnaud-mahouy
malandain-ballet-biarritz
2013

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.