Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Lorenzo San Juan: Lekeitioko portuan dantzan 1951-1953

Dokumentuaren akzioak

Lorenzo San Juan: Lekeitioko portuan dantzan 1951-1953

2015/01/21 02:10

Lekeition, portu inguruetan 1951 eta 1953 urte bitartean Lorenzo San Juan-ek grabatutako irudiak dira honakoak. Gazte taldeak dantzan ageri dira, festan, dantza soltean tarte txiki batean eta biribilketan eta kateak eginez dantzan bestetan.

Bizkaiko kostaldean hainbat erromeria eta dantza filmatu zituen Lorenzo San Juan bakiotarrak 1951 eta 1955 bitartean. Irudi horiek dantzari eta dantzazaleon esku jarri nahi izan ditu bere familiak eta atalka argitaratzen ari dira Dantzan-en. Bakio, Mungia, Lekeitio eta inguruetan festa, eztei eta erromerietan hartutako irudiak dira, soka-dantza edo aurresku, jota eta dantza taldeen emanaldiak erakusten dituztenak. Irudien testuinguruaz Dantzak eta erromeriak Lorenzo San Juanen grabazioetan sarreran bildu dira xehetasunak, eta baita bideo honen argibideak eta identifikazioak eskaini dituztenen izenak ere. 

Lorenzo San Juan, Lekeitioko portuan dantzan, Pedro jaiak Mungian, 1951-1953.


Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.