Hemen zaude: Hasiera Bideoak Lizarra: Desmayo 1981 Larraiza

Dokumentuaren akzioak

Lizarra: Desmayo 1981 Larraiza

2015/02/04 12:40

Francisco Beruetek, Lizarrako dantza-maisuak, sortutako dantzetako bat da honako hau. 1981ean Larraiza dantza taldeak egindako emanaldian ageri dira Desmayo dantza egiten. 50. hamarkadan sortu zuen Francisco Beruetek koreografia hau eta maitasun istorio bat du ardatz 3 atalen bitartez kontatzen duena (Requiebro, Desmayo eta Alegria). Dantzari bikoteen arteko jolasaren bidez hartzen du itxura maitasun istorioak, eta gizonezkoen "desmayoak" honen zoria erabakiko du, emakumeengan zirrara eraginda batzuek besteekin dantzan amaitzen baitute. Musika Julian Romero herriko gaitariaren errepertoriokoa da. Irudiak: Jose Angel Garbayok Youtuben sareratutakoak. Lizarra, 1981, Larraiza dantza taldea: Desmayo.

Etiketak
lizarra
francisco-beruete
desmayo
1981
xxmendea
julian-romano
tradizionala
larraiza
nafarroa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.