Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Leitza: San Tiburtzio 2022 Ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Leitza: San Tiburtzio 2022 Ezpata-dantza

2022/10/17 10:27

Leitzan ezpata-dantza plazaratu dute San Tiburtzio egunean (abuztuak 11) Aurrera dantza taldeko kideek. Bideo honetan bildu ditugu Leitzako ezpata-dantzaren zenbait zati; banakoa, binakoa, launakoa, makila-dantza eta ezpata-dantzako zatitxo batzuk, hain zuzen ere. Bero ikaragarria egin du aurtengo San Tiburtzio jaietako egun handian, baina irudietan ikus daitekeen moduan ez dantzariak, ez ikusleak ez dira beldurtu. Gerra aurretik Eusko Gaztedik Durangaldeko dantzari-dantzan oinarrituta Euskal Herri osora zabaldu zuen ezpata-dantzaren moldaketa irakatsi zen Leitzan. Urteekin identitate eta dantzakera bereziak garatu ditu Leitzan eta guztiz errotu da herriko jaietan. Badirudi, 1930eko hamarkada hasieran, errepublika garaian, dantzatu zela lehen aldiz Leitzan; herriko Batzokiaren inaugurazio ekitaldian. Orduan Ramon Olazaran zen herriko apaiza eta txistu eta solfeo klaseak ematen omen zituen, horrela euskal dantzen eta musiken ikuspegi nazionalista bultzatu zituen. Litekeena da bera musikarekin eta Iruñeko Patxi Ripa dantzekin aritzea leitzarrei ezpata-dantza irakasten. Irudiak: Saioa Zabala. Leitza, ezpata-dantza, San Tiburtzio, Leitza, 2022-08-11.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.