Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Legazpi: Santa Kurutz 2014 ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Legazpi: Santa Kurutz 2014 ezpata-dantza

2014/05/12 09:58

Legazpiko ezpata-dantzari buruzko Anjel Muruak bildutako testigantza historikoek dantza hau XVII. mendetik aurrera ohikoa izan dela erakutsi dute. Gaur egun Santa Kurutz egunean, maiatzaren 3an dantzatzen da, baina aurreko belaunaldietan San Joan egunean (ekainak 24), Abuztuko Andra Mari egunean (abuztuak 15), iraileko Santa Kurutz egunean (irailak 14) eta Korpus egunean dantzatu izan da. Hain zuzen ere, Corpus Christi festaren zortziurrenean dantzatzen zen maiz, eta horrek eman dio izena dantzari berari, Oktabario Dantza bezala ezagutu izan baita luzaroan.  Sustraia dantza taldeak dantzatzen du Santa Kurutz egunean Legazpiko plazan ezpata-dantza. Legazpi, Santa Kurutz, ezpata-dantza, 2014-05-03.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.