Hemen zaude: Hasiera Bideoak Bidartarrak Lapurdin herriz herri

Dokumentuaren akzioak

Bidartarrak Lapurdin herriz herri

2018/01/09 11:07

Lapurdiko herri guztiak lehen aldiz elkartzen dituen bideoa da LapurdiAround. Hainbat herritar Patxi eta konpainiaren bidartarrak jauzia dantzatzen ageri dira Lapurdiko 43 herritan barrena. GipuzkoAround proiektuaren jarraipena da, biak ere, Dancing in the Basque Country bideoaren ildoa jarraitzeko asmorekin egindakoak. Iñaki Goikoetxea Arrufatek, Javier Iribarren Legorburuk, Marra Rubio Agestak, Iker Zaballa Martinek bultzatutako lana da. BasqueCoutrying Taldeak sortutako proiektua, Bitamine Faktoriaren Mugaz-Gaindiko programaren laguntzarekin. Lapurdiko herriak, hiriak, kostaldea, mendiak, kultura eta jendeak erakutsi nahi izan dituzte bideo honen bidez. LapurdiAround, BasqueCoutrying, 2017-12-27.

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2018/01/09 11:54
Biral dabil. Auskalo zenbat aldiz iritsi zaidan. Irudiak dira politak (txoko ezezagun asko ezagutzeko gogoa piztu dit). Pena dantzaren partea hain eskaxa izatea...
Bai, ohituta gaude, edozer gauza egiten da balekoa delakoan, ez da zaintzen... baina hori ez da kontsolamendua. Alderantziz. Bideoa ikusteko eta partekatzeko gogoa kendu dit.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.