Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Lakuntza 1987 alkate-dantza

Dokumentuaren akzioak

Lakuntza 1987 alkate-dantza

2018/10/09 11:56

1987an Lakuntzan dantzatutako alkate-dantza. Alkate-dantza urtarrilaren 20an eta Korpusetan dantzatzen dute Lakuntzan, bideokoa Korpusetan dantzatutakoa da. Ikerfolkek grabatutako irudiak jaso ditugu bideoan. Aurrena ezpata-dantza egiten dute. Dantzariak, lerro batean eta bakoitza bi makilen bidez lotuta, plazan sartzen dira dantzatzen alkate-dantza hasteko lekura. Ondoren alkate-dantza dantzatzen dute: zortzikoak, zubia, ingurutxoak eta biribilketa. 1970eko hamarkadan Deustuko Bihotz Alai dantza taldeak berreskuratu eta plazaratu zuen  Lakuntzan alkate-dantza eta talde bera izan zen segidan herriko gazteei irakatsi ziena. Irudiak: Ikerfolk. Alkate-dantza, Lakuntza, 1987-06-18.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.