Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Jantzari: Teaserra

Dokumentuaren akzioak

Jantzari: Teaserra

Jantzari dokumentalaren teaserra aurkeztu dute Durangoko Azokan. Iurretako dantzarien 150 urteko historia jasotzen ari dira, dantzarien eta hainbat adituren testigantzekin. Dokumentalaren abiapuntua 2018an neska-mutilek osatutako lehenengo zortzikotea eta bost urtetik behin ospatzen den Iurretako dantzarien Urrijena jaia dira. Iurretako Mikel Deuna dantza taldea, Anboto komunikabidea eta Bideografik ekoiztetxea elkarlanean ari dira. Grabaketak amaitzear dituztela, Durangoko Azokako Irudienean erakutsi dute dokumentalaren aurrerapena. Hasiera batean, Iurretako adineko dantzarien testigantzak jasotzea zen helburua, baina horretan ari zirela ohartu ziren lan sakonago bat egiteko gaia eta materiala zegoela. Guztira hogeita hamar pertsonatik gora elkarrizketatu eta azken urteko Iurretako dantza emanaldi guztiak grabatu dituzte. Orain irudiak aukeratu eta edizio-lanak falta dira. 2020 erdi alderako dokumentala bukatzea aurreikusten dute.

Zuzendaritza eta gidoia: Jone Guenetxea eta Carlos Iglesias. Errealizazioa: David Maeztu, Xabier Zabala. Produkzioa: Carlos Iglesias, Unai Esturo, Eneko Barroeta. Kameralariak: David Maeztu, Eukeni Arriortua, Iker Rementeria, Ramon Larrabastersoinua, Migel Ramirez, Javier Hernando, Xabier Zabala. Musika: Mikel Nuñez. Artxiboko irudiak: Mikel Deuna dantza taldea, Joseba Agirre Iketza, Dantzan.eus

Jantzari teaserra, 2019-12-07.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.