Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Itziar: Kopraixak 2022 helduen aurreskua

Dokumentuaren akzioak

Itziar: Kopraixak 2022 helduen aurreskua

2022/10/19 07:48

Hamasei dantzarik plazaratu dute Itziarko kopraixetako helduen aurreskua. Esku soinuaren musikarekin atera dira gizonezkoak ilaran plazara eta haren soinura eta erritmora aritu dira dantza osoan. Plazari itzulia emanda osatu dute soka eta zerbitzariak aurreskuarentzako gonbidatuaren bila abiatu dira segituan. Aurreskuak eta atzeskuak agur bana dantzatuta gainerako dantzarien bikoteen bila habiatu dira zerbitzariak. Denek borobila osatu eta mutilak banan-banan borobil erdira sartu eta bikoteari begira banangoaren puntu bat dantzatzen diote bere kideari; bukaeran denak batera aritu dira. Fandango, arin-arin eta kalejirarekin bukatu dute aurreskua edo soka-dantza. Irudiak: Saioa Zabala. Helduen aurreskua, Itziar, 2022-08-08.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.